EXPO

URRIAK 13, OSTEGUNA
19:00etan. Erakusketaren inaugurazioa..
Cumbia tradizionalaren erakustaldia (GRUPO MAGÜARE): musika eta dantza, produktu tipikoen erakusketa eta produktu tipikoak dastatzeko aukera.

PROYECTO SONIDERO

Proyecto Sonideroren helburua da sonidero mugimendua sormen erantzuntzat hartzea. Hain zuzen, behar askori erantzuten die, eta nazioz gandiko plataforma gisa lan egiten du adierazpenaren, berrikuntzaren, bitartekaritzaren, partaidetzaren eta komunikazioaren esparruetan, hainbat sektoretan. Esparru horietan arakatzen dugu, sonideroekin, kultura guneekin eta mundu akademikoarekin eta artistikoarekin batera. Ikerketak, multimedia erregistroak, erakustketak eta ekitaldiak egiten ditugu; baina, batez ere, laguntzaile lanetan aritzen gara, elkarrizketak maite baititugu gauza guztien gainetik.

Proiektu hau Arteen Zentro Nazionaleko Multimedia Zentroko 2008ko Arte eta Izkus-entzunezkoetan Ekoizteko eta Ikertzeko Laguntza Programaren bidez burutzen da eta BBVA Bancomer  Fundazioaren eta Kultura eta Artetarako Nazio Batzordearen laguntza jasotzen du.

SONIDEROAK

Sonideroek berrogeita hamar urte inguru daramatzate Mexiko Hiriko kolonia, herri eta auzoetako biztanleak danzan jartzen, auzoak -haien jatorria-, kaleak, festak eta aretoak animatzen, cumbia, guaracha, salsa eta son montunoaren erritmora batez ere, baina baita high energy eta musika elektronikoen erritmora ere.

Tokian tokiko ospakizunetan talde eta orkestra tradizionalak aldizkatuz ala ordezkatuz, sonideroek zirkuito bat osatu zuten eta musika hau aurkeztu eta probatzeko korronte bat ezartzeaz gain, dantzaldiz dantzaldi jarraitu zituzten personen fluxua ere eratu zuten. Horri horrela izanda, bere publikoa osatu eta herritarrek eta atzerritarrek gune publiko eta pribatuak festarako gogoekin betetzea lortu zuten.

Dantzariak mugimendu honen atal garrantzitsu bat dira, gertaera bakoitzean aniztasuna ematen baitute. Sonideroen festetan ez du edozeinek dantzatzen, gorputzean kemen berezi bat dutenek eta miresle eta ikusleen aurrean erakusten dutenek baizik. Zirkuluaren erdian, dantzariak dantza taldean egiten dituzten koreografiak, pausorik finenak eta ausartenak, erakusten dituzte.

Hala sortu ziren eta sortzen dira bertako soinuak, sonideroaren ahalmen sortzailea eta teknikarekin dagoen lotura sortzailea, lanbideak berez duen ekipo zaharrak aldatzeko eta ekipo berriak sartzeko aukerai esker. Ahalmen sortzaile honek argi robotikoak eurek fabrikatutako gailu originalekin (turismo-hegazkin edo Volkswagen-en argiak, kartoiez, kubetez eta azken sorkuntzako kontsolakekin egindako bozgorailuak) konbinazeko aukera ematen du.

Sonidero danzaren hasieratik; hau da, Tepito eta Peñón de los Baños bezalako ohiko auzoaetan musika erreproduzitzeko disko-jogailuak eta anplifikatzeko tronpetak erabiltzen zirenetik, sonideroek ibilbide luzea egin dute. Gaur egun, Mexico eta Ameriketako Estatu Batuetako zokoen arteko lotura garatu dute eta errepideetan trailerretan mugitzen diren eta soinu ekipo handia duten ikusleria jendetsu migrantearen aurrean agertzen dira.

Gainera, sonideroek ez dituzte bere estiloaren printzipioak galdu. Hau da, sartu eta banatzen duten musikak ez du zerikusirik korronte komertzialarekin, bere musika kalean eta tianguisetan (azoketan) saltzen da edota Kolonbia, Venezuela, Ekuador, Peru, Puerto Rico, Kuba, Argertina eta Boliviatik ekarri eta sonideroaren interpretazioari esker zabaldu eta balioesten da. Hein handi batean, sonideroaren ospea bere publikoaren gustuak ezagutzean eta taldearen jatorrizko beharrei erantzutean datza.

Sonideroen saiotean abestietan parte hartzen da etengabe, abestien erreprodukzio abiadura aldatu eta soinu efektuak sartuz. Baina, zalantzarik gabe, bere saioen ezaugarririk bereziena sonideroaren ahotsa zuzenean gainezartzea da. Ahots honek gure artean ez daudenak hurbiltzen ditu eta diosalak eta mezuak bidaltzeko indar handiko baliabide bihurtzen da.

Sonidero danzan zehar sonideroen eta bertan dagoen eta urruneko publikoaren artean jasotzen den elkarreragin biziak bere eraginkortasuna hedatzen du gertakizunean saltzen diren produktuen bitartez: bideoak, diskoak eta zintak. Hauek dantza bukatu bezain laster hasten dira zabaltzen eta parte-hartzaileek diosalen jasotzaileei bidaltzen dizkiete, bertako eta nazioz gandiko komunitate komunikazio kanal gisa.

SOINUAK, PERTSONAK  ETA TALDEAK

Sonorámico / Roberto Martínez, Sonido Corimbo Chambelé / Carmen Jara / Sonido Estéreo Rumba /Sonido La Conga / Sonido Pancho / Lupita La Cigarrita / Sonido Jaguar / Sonido La Dama / Sonido Londres / Sonido Canadá / Ricardo Mendoza, Sonido Duende / Manuel López / Sonido Jaguar / Unión de Guerreros Sonideros / Marisol Mendoza / Los Venados de La Raza / Los Muñecos de La Malinche / Sonido Cóndor / DJ Kike / Winners / Sonido Arcoiris / Sonido Aztlán / Sonido Alumbranza de la Cumbia / Sonido Albaney / César Juárez, Sonido Fantasma / Sonido 64 / Fraternidad Universal de Sonidos de México / Las Nueve Leyendas de México / Club Los Patos / Sonido Maracaibo / Miguel Ángel Fajardo, Sonido Fajardo / Sonido Jasso La Voz / Grupo Monkey y sus Estrellas del Congo / Sonido Cibernético / Sonido Campos de Tepito / Sonido Altamirano / Audimix / Sonido Rolas / Cristalito Profis / Sonido La Morena / DJ Pato / Salvador Bravo / Sonido Gitana / Sonido Liverpool / Sonido Fania / Grupo Sabor Sonidero /Sonido La Changa / El Tirantes / Grupo Super Potro / Sonido El Negro / Sonido Camarón / Sonido Leo / Sonido Kumbala / Organización SoniClub / Sonido Maganemi / Sonido Lunático / Sonido El Panda / Wendy Carrillo / Sonido Juvenil / Sonido Abc / Sonido Timbalero / Sonido Kuin / Sonido Cosmos 3000 / Sonido Terrybles / Sonido Cherokee / La Peque y sus Fans / Grupo Kachimba / Sonido Batichica / Sonido Cañandonga / Sonido Destructor / Sonido Soninoge / Sonido Cazador / Sonido Disco Móvil Tauro / Sonido Caballero / Sonido Londres / Sonido Son Latino / Sonido Fania del Montoya / Sonido Pepes / Sonido Enigma / Sonido Tropical Caribe / Sonido Jezga / Sonido Continental 2000 / Sonido Disco Móvil Alemania / Sonido Estéreo Mofles / Sonido Discoteque Puerto Rico / Sonido Timoleón / Sonido Maravilloso / Sonido Continental 2000 / Sonido Estelar 89 / Sonido Puerto Rico / Cristalito Porfis / Grupo Bailarás / Sonido Chacharero / Sonido Rumba Caliente / Sonido  Misterlatin / Sonido Yambelé / Sonido Fantástico / Sonido Discomóvil Canadá / Sonido El Magnifico / Sonido Fantasía / DJ Pato / Amistad Caribe / Sonido Clásico / Sonido El Rey de la Noche / Sonido Cancerbero / Sonido Dimensión Latina /Sonido Perla Fina / Sonido Carey / Sonido Timoteo / Sonido Sensación Colombia / Sonido Vikingo / Sonido Timbalero /Sonido Caribeño / Sonido Estrella Colombiana / Sonido Charanguero / Sonido Barrio Matancero / Sonido Lavoe/ Sonido Patrick Miller / Sonido Sensación Cubana / Sonido Caliver / Sonido Sensación / Sonido Amistad Caribe / Mocambo / Sonido Estelar / Sonido Lobo / Sonido Amistad Salsera / Sonido Cooper / Sonido Mantanceros / Sonido Chambeler / Sonido La Descarga / Sonido Dinastía Caribe / Sonido Dezaray / Sonido Embajador Colombiano / Sonido Generación 77 / Sonido Ilusión Tropical / Sonido Internacional / Sonido Jorge Fausto El Oso / Sonido Imperio Cubano / Grupo Kual / Grupo Kien / Sonido Macondo / Sonido Matencero / Sonido Potencia Latina / Organización Spermik / Sonideros 2000 / Sonido Dengue / Sonido Londres / Sonido Canadá

Koordinatzaileak:
Iñigo Barandiaran
Marco Antonio Ramírez Cornejo (Proyecto Sonidero)
Argazkiak: Livia Radwanski  eta  Mark Powell
Manuel Lópezen disko bilduma (Sonido Sonorámico)

Utzi iruzkina